Urriaren 28an hasi zuen Harian proiektuaren bira berria, Bilboko Arriaga antzokian, eta asteburuan, Santa Anako oholtza gainean izango da, bere musika banda hari instrumentuekin ordezkatuta. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatzen duten Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin egin du proiektua: Oscar Lopez, Igor Torre eta Arkaiz Martinez biolinistak, Jon Arraz Txelojotzailea eta Paloma Torrado kontrabaxista dira taldekideak.
Kontzertu horrek aukera bakarra eskaintzen du Ken Zazpiko abeslariaz gozatzeko beste musika-tesitura batean; horrela, haren ahotsa entzuteko aukera izango da bi biolinek, biolak, txeloak eta kontrabaxuak lagunduta eta emanaldi honetarako egindako musika-moldaketekin
Zuzeneko emanaldia
Lau abesti berri grabatu ditu Elorrietak hari boskotearekin batera, baina ez dute euskarri fisikorik argitaratu. Hala ere, sarean jarri dituzte sortu dituzten abestiak entzungai. Kontzertu bira horretarako sortutako kantu berriez gain, Eñaut Elorrietaren errepertorioko hainbat abesti moldatu dituzte hari boskoteari egokitzeko.
Antolatzaileek azaldu dutenez, sarrerak dagoeneko agortuta daude, beraz goraino beteko da Santa Ana antzokia.