Aloña Mendiko mendi sailak jakin arazi duen moduan, irteera honetan Arantzako zirkoari buelta emango diote. Arantza herritik abiatuko dira eta zirkoko goialdera igota, Mendaur tontorrera helduko dira. Ekaitza tontorretik pasatuta, txabola eta baserrietatik, berriro Arantzara bueltatuko dira.
Ibilbideak 19,5 km. ditu eta 1350 m-ko desnibela. Zailtasunik ez duela aurreratu dute mendi sailekoek baina bai luzea izango dela, 6-7 ordu ingurukoa. Joan gura duenak azaroaren 15a aurretik eman behar du izena Aloña Mendi tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidean.