Hitzordu garrantzitsua zuen gaur Fagor Industrial Aloña Mendik, liderra Zubikoara etorri da eta. Bi taldeek urduri ekin diote partiduari, eta lehenengo minutuak oso nahasiak izan dira, galdutako baloi askorekin eta trantsizio azkarrekin (6-2).
Oñatiarrak, hala ere, hasieratik izan dira jaun eta jabe, eta partidua kontrolpean izan dute uneoro. Erasoan asmatuz, eta defentsan oso gogor aritu dira Aranbururen mutilak. Horrez gain, nabarmentzekoa izan da Kepa Urzelai atezainaren lana ere, goi mailako geldialdi ugari egin baititu. Atsedenaldian 13-8 zioen markagailuak.
Bigarren zatian, lehengo lepotik burua. Etxeko taldea nagusi izan da kantxan, eta zortzi goleko aldea lortu du 45. minuturako (17-9). Oñatiarrak ez dira erlaxatu, eta alde horri eustea lortu dute bukaerara arte. Azkenean, garaipen erosoa, eta aurrerapauso garrantzitsua Fagor Industrialentzat (25-17).