Argia kenduko dute gaueko hamabietan herriko hainbat kaletan

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko aza. 13a, 09:16
Argindar posteak (Argazkia: wikipedia)

Erdiguneko hainbat kaletan eta beste auzo pare baten kenduko dute argia gauerdian; 00:01etik 07:00etara. Arrazoia da hobekuntzak egin behar dituztela argi sarean.

Oñargik jakitera eman duenez, Bidebarrieta III Transformazio Zentroa berrituko dute, argi sarea hobetzeko. Lan horiek egiteko argia kenduko dute gauerdian. 00:01etik 07:00etara (azaroak 14) bitartean kenduko dute argia herriko puntu hauetan:

  • Berezao Auzoa 2 y 3
  • Lezesarri Auzoa 2, 3 eta 4
  • Arantzazuko ama Kalea 12, 16, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 26, 27 eta argiteria publikoa.
  • Auzabarri kaleko denak.
  • Bidebarrieta 20, 21, 22, 24, 26, 28, 30 eta 32
  • Errementari Plaza 5, 6, 7
  • M. Aozaratza Kalea 10, 14, 15, 18, 20, 25 eta 27
  • Roke Azkune Kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta argiteria publikoa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak