Astelehenean jakingo da herritarren zein proposamen sartuko diren aurrekontuetan

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko aza. 7a, 15:31
Proposamenen erakusketa ibiltaria Foruen plazan urriaren amaieran

Herritarrek bozka faseraino iritsi diren 38 proposamenen artetik 10 aukeratu behar izan dituzte urrian zehar; 1.100 boto-emaile inguruk parte hartu du bozketan. Hilaren 12an esango dute zein proiektu izan diren aukeratuak.

Azaroaren 12an, astelehenean, 18:30ean egingo dute emaitzen aurkezpen publikoa udaletxean. Udalak 2019 eta 2020 urteetako aurrekontuetarako gordeta dituen 500.000 euroak agortu arteko zein proposamen izan diren bozkatuenak jakinaraziko dute, baita prozesuaren balorazioa ere. Egun horretan bertan, Berme Taldeari emango diote prozesuko mugarrien eta azken emaitzen berri.

Ekitaldia irekia da eta interesa duen edozein herritar joan daiteke.


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak