IX. OLR rallya egingo dute zapatuan Oñatin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko azaroaren 7a

OLR ekimenaren bederatzigarren edizioa izango da zapatukoa. Gaia eta objektua ezagutu ostean parte hartzaileek 11 ordu izango dituzte film laburrak sortzeko. 21:30ean lan guztiak eskainiko dituzte Santa Ana antzokian.

Film laburrak eginaz eta ikusiaz gozatzeko eguna izango da zapatukoa. Bederatzigarren film laburren rallya egingo dute: 8:00etan elkartuko dira parte-hartzaileak gaztelekuan. Gaia eta objektua ezagutu ondoren 11 ordu izango dituzte ikus-entzunezkoak sortu eta entregatzeko.

Emanaldia Santa Anan

Film laburren emanaldia, aldiz, 21:30ean izango da Santa Ana antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak