Markel Irizar txirrindulariaren lagunarteak denboraldi amaierako bazkaria egingo du azaroaren 17an, Zotz tabernan, 14:30ean. Aurrez eman behar da izena Bizipoz kafetegian 10 euroko bermea ordainduta. Jai giroan egingo dute bazkaria; gainera, datorren denboraldian ere oñatiarra errepidean, bizikletaren gainean, ikusteko aukera izango dute zaleek.