Aloña Mendik mendiko federatu txartelak tramitatuko ditu

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko aza. 6a, 12:45

Aloña Mendiko egoitzan tramitatuko dituzte federatu txartelak azaroan zehar; horrez gain, emailez egiteko aukera ere egongo da. Mendiko aktibitateak egiteko federatuta egotearen beharra nabarmendu du Aloña Mendik.

Azaroan zehar eskainiko du zerbitzu hori Aloña Mendiko mendi sailak. Federatu berriak egiteko edo ohiko federatuetan edozein aldaketa egiteko izango da zerbitzua. Aloña Mendiko egoitzan egongo dira azaroaren 7an, 8an, 13an eta 15ean, arratsaldeko 19:15etik 22:30era bitartean.

Horrez gain, internet bitartez egiteko aukera ere egongo da: alonamendi.mendi@gmail.com helbidean, azaroak 20 baino lehen.

Aurkeztu beharreko datuak

Txartelak tramitatzeko beharrezko datuak izango dira: izen-abizenak, jaiotze data, helbidea, NAN zenbakia, kontu korronte zenbakia, telefonoa, posta elektronikoa, federatu nibela: Euskal, FEDME, eta gehigarriak: Frantziar pirinioak, mundu osoa, BTT, pistako eski alpinoa, snowboard...

Orain artekoek ez dute ezer egin behar

Orain arte federatuta egon direnei aurtengo federatu txartela automatikoki berrituko zaie.

Federatuta egotearen beharra

Aloña Mendik mendiko aktibitateak egiteko federatuta egotearen beharra nabarmendu du. Horrez gain, Aloña Mendiko edozein irteeratan parte hartzeko federatuta egotea eskatzen da. Prezioak, EMF-ko batzarrean onartuak izaten dira, eta web orrialdean kontsultatu daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak