Aurrekontuetarako proposamenak jasotzeko bideak zabaldu ditu EAJk

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko urr. 30a, 09:17

Azaroaren 15era arte, batzokiko postontzia, helbide elektronikoa, udal taldearen sare sozialak erabilita edo aurrez aurre esanda egin ditzake ekarpenak herritarrak. "Oñatiarren momentuko behar zein eskaerei erantzuteko", aurrekontuetarako herritarren proposamenak ezagutu eta jasotzea da jeltzaleen helburua.

Datorren urteko aurrekontuak lantzen hasi da EAJren udal taldea eta partaidetzazko aurrekontuen bideaz gain, beste bide batzuk zabaldu ditu herritarren proposamenak jasotzeko. Hauexek dira bideak:

  • Batzokiko buzoia
  • Helbide elektronikoa ( pnvonati.partaidetza@gmail.com ),
  • Facebook eta Twitter sare sozialak (https://twitter.com/eajpnvonati , www.facebook.com/eajpnvonati)
  • Udal zinegotziei aurrez aurre esanda

Jeltzaleek adierazi dute "urtetik urtera, Oñatiko EAJ-PNVk parte hartze prozesu horren baitan herritarrengandik jasotako proposamen zerrenda luzea" aurkezten diotela EH Bilduren udal gobernuari. "Horri esker, azken urteotan, horietako hainbat aurrera eramatea lortu du: San Lorentzoko konposta gunea lekualdatzea, ur txorrotadak martxan jartzea, enplegua eta ekintzailetasuna bultzatzeko plana eta tutoretzarako aholkulari espezializatua kontratatzea (co-work), lehen sektorerako berrikuntza teknologikoak edota belaunaldi erreleborako diru laguntzak txertatzea, herriko guraso, haur eta gazteen eskariei erantzuteko plazako frontoia argiztatzea edota Bidaurreta eremuko argiztapena hobetzea".

Aurrekontuetarako proposamenak jeltzaleei aurkezteko azken eguna izango da azaroak 15.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak