'Ahobizi' edo 'Belarriprest' izateko gonbidapena jaso dute zinegotziek

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko urr. 26a, 12:33

Urriko osoko bilkura hasi aurretik atera zuten talde argazkia Euskaraldiaren alde

Uztaileko osoko bilkuran egin zuen bat Oñatik Euskaraldiarekin. Atzo udalbatza osatzen duten zinegotziek jaso zuten gonbidapena Ahobizi edo Belarriprest izateko.

Euskaraldiarekin bat egin eta Ahobizi edo Belarriprest izateko gertu daudela adierazi zuten atzo udalbatza osatzen duten zinegotziek.

Urriko osoko bilkura hasi aurretik Euskaraldiaren gaineko informazioa eman zien zinegotziei Xabier Zabaleta udaleko euskara teknikariak eta ekimenarekin bat egiteko gonbidapena luzatu zien. Esku orriak ere banatu zien eta talde argazkia atera zuten gero.

Atzo zinegotziekin egin moduan, kiroldegian eta kultura etxean diharduten langileekin ere informazio bilera eta talde argazkia ateratzeko asmoa dutela adierazi zuen Zabaletak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak