'Go!azen' ikusteko sarrerak domekan banatuko dituzte

Oihana Elorza Gorostiza

Kartela

Azaroaren 4an egingo dituzte bi emanaldi. Doan izango dira baina txartelak jaso behar dira aurretik. Sarrerak gaztelekuan banatuko dituzte domekan, 17:00etan.

Go!azen telebista saioko denboraldi berriaren aurrestreinaldia azaroaren 4an egingo dute, gaztelekuan. Bi emanaldi egongo dira, aurreko urteetan bezala: 16:30ean lehenengoa eta 18:30ean bigarrena. Doan izango dira biak, baina sarrera aurrez hartu beharko da, edukiera kontuengatik. Sarrerak igandean, urriak 28, hasiko dira banatzen, 17:00etan, gaztelekuan bertan.

Go!azen 5.0 antzerkia, berriz, abenduaren 9an izango da. Bi emanaldi egongo dira orduan ere, ohiko orduetan, 16:30ean eta 18:30ean. Emanaldi horietako sarrerak, baina, datozen asteetan hasiko dira banatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak