Pasa den asteburuan Euskadiko Karate Txapelketa jokatu zen Donostiako Antonio Elorza belodromoan, kadete, junior eta 21 urtez azpiko kategoriatan, eta bertan, emaitza oso onak lortu zituzten Aloña Mendikokaratekek.
Junior mailan, Kumite modalitatean bi brontzezko domina eskuratu zituzten oñatiarrek. Junior nesketan, 59 kilotik gorako mailan, Karmele EgaÒak eraman zuen domina. Hilabete bikaina izaten ari da Karmelerentzat, Gipuzkoako txapeldun izatea lortu ere baitzuen Hondarribian.
Beste horrenbeste esan daiteke Mikel Juradoren inguruan. Oñatiko gazteak bigarren amaitu zuen Gipuzkoako Txapelketan, 55 kilo azpiko mailan eta Euskadikoan hirugarren.
Espainiako Txapelketa
Ponferradan izango da Espainiako Txapelketa azaro amaieran. Euskadiko Selekzioarekin zeintzuk joango diren ikusteke dago oraindik, baina Aloña Mendikoek eman duten mailarekin bertan izateko aukera eduki dezakete.