Lanbide Heziketaz eta teknologia berriez egingo du berba Jorge Arevalok Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko urriaren 23a

Jorge Arévalo (Argazkia: flickr)

Teknologia berriek planteatzen dituzten erronken aurrean Lanbide Heziketaren orainaz eta etorkizunaz mintzatuko da, eguaztenean, Lanbide Heziketako sailburuordea, Jorge Arévalo. Oñatiko EAJk antolatu du hitzaldia. Ekitaldiaren aurkezlea Aitor Urzelai oñatiarra izango da, Ekintzailearen, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria. Hitzaldia kultura etxean da urriaren 24an, 19:00etan.

Lanbide Heziketako eskaintzan 170 titulu inguru daude eta eskaintza horri buruz berba egin eta aholkularitza eskainiko du Arevalok. Gazteei Lanbide Heziketa edo unibertsitate mailako ikasketen artean aukeratu beharra heltzen zaienean nola aholkatu, lan kualifikatuago bat lortzeko egun langabezian dauden herritarrei zer aholkatu izango ditu hizpide, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak