Erakusketa Olakuako Dorrean
Putzuaren ekintzarekin hasi aurretik, Aranzadi zientzia elkarteko kide den Iñaki Mezquitak, Odonatoak, uraren hegalak gidatutako erakusketan parte hartu dute Olakuako Dorrera gerturatu direnek.
Gaur arratsaldean
Gaurko hiru hitzordu antolatu dituzte eta arratsaldekoari Antzubarrera ibilaldia deitu diote. Hala, 16:00etan elkartuko dira herriko plazan eta Natur Eskolaren eskutik herriko iturri publikoetara ura ekartzeko egindako lan bikaina ezagutzeko aukera egongo da.
Bihar erreka garbiketa
Bihar emango diote amaiera ura eta errekaren asteari eta horretarako, erreka garbituko dute. 9:30etan elkartuko dira herriko plazan eta Oñatiko hainbat erreka garbituko dituzte.