Azaroaren 16an
Lehen jardunaldi honetan, espazio publikoen kudeaketarako formula berrien gainean arituko dira. Alde batetik, goizean tokiko administrazio eta politikari eta teknikariak gonbidatuko dituzte lan tailer batera, gaia administrazioaren begiradatik lantzeko. Arratsaldean berriz, Eltzia proiektua bera eta antzekotasuna duten beste esperientzia batzuk ezagutzeko aukera egongo da, hitzaldi formatuan. Arratsaldeko saioa irekia izango da, herritar eta gaian interesa duen edozeinentzat pentsatuta.
Azaroaren 17an
Honakoan, aurreko edizioetako Eltzia Egunaren tankera izango du, berritasun batzuekin. Goizean, Eltzia ikustera gertura nahi duten lagun guztientzat eraikineko ateak irekiko dira. Aurtengoan, norbere kabuz ibili beharrean, bisita gidatua izango da, Eltziako kontuen berri bertako erabiltzaileen eskutik zuzen zuzenean jaso ahal izateko. Bestetik, modu paraleloan Eltziako erabiltzaileek barnera begirako lanketa egingo da, eta gaur egun hutsik dagoen Topagunea espazioaren ideazioan ibiliko dira, gune horrek bete beharko lituzken funtzioak zeintzuk diren pentsatu eta izan beharko lukeen itxura marrazten. Goizeko ekintzen ostean, bazkaria egongo da, bazkaloste girotuarekin.