"Oñatiar sentimendua" ospatzeko gala, borobila

Hurretik egitasmoaren lehen zatiak emandakoaren zati bat erakusteko herritarrekin bildu dira proiektuan lanean ibili direnak. Herritartasunaren aldeko hausnarketa egiteko galan, herritarrekin egindako bideoak erakutsi dituzte Potx eta Lotx pailazoek: natura, kultura, mugimenduak, industria eta historia izan dituzte hizpide horietan.

"Herri bizia daukagu kultura aldetik" esan du herritar batek horietako bide batean. "Oñati egun denak, aurretik beste batzuek egindakoren ondare da. Lehen gaztetxean, Oñatin egon zen", dio beste batek. "Herri honek duen biodibertsitatea, ez dago beste inon", gaineratu du hirugarren batek.

Horrelako mezu pila bota dituzte herritarrekin grabatutako bideoetan parte hartu dutenek. Adin tarte zabaleko eta arlo ezberdineko herritarrek parte hartu zuten bilera irekietan, eta eurak izan dira protagonista nagusienak. Eurekin batera, alderdi politikoetako ordezkariak eta zinegotziak, ikastetxetako irakasleak, Txandako ordezkariak, erretiratuak eta herritar anonimoak.

Eta guztia gidatzen, Potx eta Lotx pailazoak. "Oso harro gaude oñatiar izateaz", esan dute hasieratik. Hurretik izenaren arrazoia azaldu zuten. "Gertutik esan gura du. Gertukoa den zerbait egin gura dugulako. Gainera, ez zaigu Curriculum berba gustatzen", esan dute.

Ikus-entzuleekin partekatzen

Santa Anan egondako ikusleekin partekatu dituzte hainbat kontu. Bereziki, Euskaltegiko irakasle Roberto Altunarekin, eta Jerardo Elortza historialariekin. "Ikusi duzue bideoetan, pertsona jakintsua garela erakusteko, asko mugitu behar dira besoak eta eskuak, azalpenak ematerakoan. Esku bat mahai gainean ipini eta bestearekin azalpenak eman", esan dute.

Elkarri eragite horretan, ikusleak ere dantzan ipini dituzte Potxek eta Lotxek, bereziki herrigunean denda txiki gehiago ireki behar direla eskatu dutenean (manifestazio antzeko bat egin dute).

Berba bereziak

Oñatik duen berezko hizkuntzak, berba berezi asko ditu. "Gureak, oñatiarrak bakarrik direnak". Atxintxika, txintxina, itxaflerua, atxilotu, maitte, jare eta beste hainbat aipatu dituzte.

Bertsoak

Txinparta Bertso eskolako kideek zabaldu eta itxi dute gala. Iñaki Olaldek egin ditu hasierako bertsoak, eta Urko Arregik, bukaerakoak.

 

Erlazionatuak

Hurretik gala, iruditan

Oñati

Hurretik materiala erabiltzen hasiko dira LHko lehen eta bigarren mailetako ikasleak

Oñati

Hurretik egitasmoaren barruan, blogean eskegitako materiala erabiltzen hasiko dira ikasturte honetan LHko lehen eta bigarren mailetako ikasleak. Bi...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.