Txanda elkartekoek Merkataritzaren Eguna ospatu dute

Maialen Regueiro 2018ko urr. 20a, 09:05

Urtero legez, Oñatiko Txanda elkarteak Merkataritzaren Eguna ospatu zuen atzo. Hala, Oñatiko merkatariek euren produktuak atera zituzten kalera egun osoan zehar. Arratsaldean, bezeroentzako mokadutxoak eskaintzeaz gainera, Musika Eskolako trikitilariak dendaz denda eta kalerik kale aritu ziren. Eguraldiak asko lagundu zuen eta antolakuntzatik atzoko ekimenaren balorazio positiboa egin dute. Astelehenean, atzo egindako erosketa guztien artean 200 euroko hiru bono zozketatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak