Urgainek ere bat egin du Eskoriatzako jaialdiarekin

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko urr. 18a, 13:22

Urgain Errekalde herri eskola

Zapatuan egingo den bailarako eskola publikoaren jaian laguntzen eta parte hartzen egongo dira oñatiarrak.

Zapatuan egingo da Eskoriatzan Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaialdia eta Urgainek bat egin du ospakizun horrekin. "Hango guraso elkartekoek proposatzen eta antolatzen zituzten ekintzetan lagundu diegun: txartelak saltzen ibili gara, herri bazkarirako izenak hartzen, herrian kartelak jarri ditugu... Eta zapatuan Eskoriatzara joango gara", dio Urgain Errekalde ikastetxeko guraso elkarteko kide den Aintzane Agirrek.

Eskoriatzako jaialdirako sortu duten kantuaren flashmob-a prestatzen aritu dira ikasleak musikako eskola orduetan eta ikastetxearen izena duten kolore biziko sudaderak eramango dituzte soinean dantzaldirako. Egongo diren gune edo ekintzetan laguntzeko boluntario moduan ere izango dira Urgaineko irakasle eta guraso hainbat. "Hara joateko autobus zerbitzu publikoa erabiltzeko dei egin dugu. Pesak indartu egin ditu zerbitzuak eta erosoa izango dela uste dugu", dio Agirrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak