Sinopsia
Oñatiko herriaren independentzia berreskuratzeko asmoz, 2019ko Udal hauteskundeen atarian Lope Agirre Oñatira itzuliko da eta Marañoien taldea eratuko du. Lopek, 1561ean “El Dorado” espedizioan bizitako abenturak gogora ekarriko dizkigu, baita Espainiako Felipe erregeari idatzi zion eskutitza ere.
Lope Agirre
Prozesua
Gidoia urtarrilean idatzi zuten eta ondoren beste lan batzuekin hasi ziren: antzezleak eta talde teknikoan lana egingo zuen jendea topatu, kokapenak aukeratu, baimenak eskatu, sekuentziak banatu eta desglosatu, story board-a egin, atrezzoa eta jantziak eskuratu, finantziazioa lortu…
Grabaketak bi astebukaeratan egin dituzte: ekaineko azkenengoan eta uztaileko bigarrenean. Horrez gain, herriko 3 marrazkilarik ilustrazioak egin dituzte eta animazio bezala sartuko dituzte filmean. Guztira ia 70 antzezlek hartu dute parte (guztiak Oñatikoak edo Oñatin bizi direnak), horietatik 16 dialogoarekin eta gainontzekoak figurante lanak egin dituzte. Alor teknikoan 20 pertsona baino gehiagok hartu dute parte: kamerak, drona, soinua, ilustrazioak, argazkia, musika, efektu bereziak, produkzioa, atrezzoa, makillajea…