Independentzia zaletasuna han nola piztu zen, nola bizi izan duten orain arteko galdeketa eta independentzia aldarrikapena, urtebetean zer gertatu den eta egun egoera nola dagoen eta Euskal Herrian prozesua abiarazteko zer irakaspen atera daitekeen. Horiexek izango dira, besteak beste, jorratuko dituen gaiak.
Solasaldia urriaren 17an da, eguaztena, 19:00etan, EH Bilgunean. EH Bilduko nazioarteko lan taldeko kide den Pernando Barrenak Jordi Gomez izango du ondoan solasaldi horretan, Oñatin bizi den kataluniarra.