Lehen errefuxiatuak Oñatin dira

Saharaz hegoaldetik etorritako 37 asilo eskatzaile iritsi ziren atzo iluntzean, Oñatira, eta 200 bat herritar elkartu ziren horiei harrera egiteko, Mikel Biain alkatea horien artean. Aurreskua dantzatu zieten, eta ondoren, elkarrekin Txoria txori abestu zuten.

Migratzaileak eskertuta agertu ziren herritarrek egindako harrerarekin, eta euren ekimenez, abestu zuten Mikel Laboaren kanta ezaguna.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.