Argi geratu zen atzo, beste behin, Izaro Andres musikariak jende asko mugitzen duela. Oñatiko gaztelekua txiki geratu zen Mallabiko musikariaren emanaldiaz gozatzeko. Eason diskoko abestiekin zein abesti zaharragoekin osatu zuen Izarok kontzertuko egitaraua. Abestien artean, ohikoa duenez, askotan hartu zuen hitza eta, besteak beste, Mexikotik egin berri duten birako zenbait anekdota kontatu zituen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.