Banatu dituzte San Migel pilota txapelketako txapelak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko urriaren 8a

Argazkia: Aloña Mendiko pilota saila.

36. San Migel pilota txapelketak baditu irabazleak. Kadete mailan Igoa eta Arandia nagusitu dira, gazteetan Larrazabal eta Markaida eta promesa mailan Murua eta Gaskue.

Atzo arratsaldean jokatu zituzten finalak Zubikoa pilotalekuan. Kadete mailan Igoa eta Arandia 22-13 nagusitu ziren Amiano eta Azpiroz bikotearen aurka.

Gazteen mailan emaitza bera izan zen. Larrazabal eta Markaida 22-13 nagusitu ziren Alberdi eta Gonzalezen aurka.

Promesa mailan Murua eta Gaskuek 22-9 irabazi zioten Garcia- Cordon bikoteari.

Igoa, Larrazabal eta Murua pilotariak nabarmendu ziren finaletan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak