Ziklistez inguratuta aurkeztu du Juan Carlos Irizar musikari oñatiarrak 'Pedaleando' diskoa

Miren Arregi Amasorrain 2018ko urriaren 7a

Donostiako Aquarium-ean aurkeztu zuen, atzo, disko berria, eta lagun izan zituen, Haimar Zubeldia, Vicente Iza, Jesus Aranzabal, Marino Lejarreta, Migel Mari Lasa, Anton Barrutia, Federico Martín Bahamontes, eta Abraham Olano, besteak beste.

24 abestiz osatutako disko berria aurkeztu zuen, atzo, Juan Carlos Irizarrek, Donostiako Aquariumean. Lan berri hori inspirazio berezia sortu izan dioten txirrindulariei zuzendurikoa da. 24 abesti jasotzen ditu hark, 24 txirrindulariri eskainiak eta horietako asko, lagun izan zituen atzoko aurkezpenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak