Realaren eta Athletic-en arteko derbiari egotzi zioten, hein baten, oholtza gainean aritu ziren bertsolariek, kiroldegiko eserlekuak bete ez izan hori. Hala ere, oso giro onean egin zuten bertso saioa. Hainbat gairen bueltan aritu ziren bertsolariak, hala nola, Euskaraldiaren edo 'Gure Zirkua' ikuskizunaren gainean, eta ezustekoak ere izan ziren. Esaterako, Andoni Egaña pailazoaren paperean ipini zuen gai-jartzaile Egoitz Atxagak eta hark, primeran bete zuen bere lana. Ez hori bakarrik, Espainiako politikari batzuen masterren inguruan gertatzen ari dena ere izan baitzen barrerako motibo. Egañak, inspektore lanak egin behar izan zituen, eta giro apartean egin zuen bertso saioak aurrera. Bertso-saio bizia izan zen atzokoa, Oñatin.