Denboraldiko laugarren jardunaldia zuten aurretik, gaur, oñatiarrek, Azkoagainen. Gaur, Herri Eguna izanda, irabazteko gogoz iritsi dira neurketara Aloña Mendiko jokalariak, eta sartu dituzten hiru golak partiduaren amaiera aldera sartu badituzte ere, hiru puntuak eskuratuta, ederto ospatuko dute garaipena, seguru.
Legazpiko taldea, Ilintxa, garaipen eder batetik zetorren Oñatiren aurkako norgehiagokara, baina Aloña Mendiko mutilak hobeak izan dira gaurkoan. Lehen zatia, parekatu samarra izan da, eta ez dira aukera oso nabarmenak izan. Bigarrenean, aldiz, intentsitatea handitu dute bi taldeek, eta Ibai Morenok gola sartu duenetik aurrera, azken minutuetara arte hobeto aritu dira. Sekulako gola sartu du Morenok, eta ostean, Auritz Larreak ere, beste bi gol eder sartu ditu. 3-0 amaitu da partidua.
[Partiduaren laburpena, eta gol guztiak, astelehenean, Harmailatik saioan, 22:00etan].