Azokaren bueltan lehiaketa egin dute beste behin. Hamazazpi parte-hartzaile izan dira gazta lehiaketan. Horietatik Jesus Azkoitia (Goikoetxe) izan da lehen saria eskuratu duena. Bigarren, Juanito Urzelai (Urzelai), eta hirugarren, Nestor Alzelai (Aldai). Barazkietan lote ederrena, Ortuzabalak eskuratu du Aretxabaletako tomate larrosaren loreagatik, hain zuzen ere. Azkenik, frutetan lote ederrenaren saria, Felix Azkargortarentzat izan da (Iruatz), reineta erregina sagarrarengatik.