Dakizuen moduan, gaur bukatuko da, eguenean Arantzazun hasi zuten Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarra. Euskara batuaren sorreraren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia izan da hori eta hainbat eta hainbat hizlari aritu dira egunotan euskara batuaren etorkizunaz hausnarketa egiten. Baina, hausnarketarako ez ezik, musikarako tarterik ere izan zen atzo. Hala, 'Mende Berria Kantuz' izenburupean, kontzertua egin zuten iluntzean, Arantzazuko Santutegian.
Aipaturikoek, euskal kantuak abestu zituzten; hala nola, Oskorriren Gaztelugatxe, Errobiren Aitarik ez dut, Hertzainak-en Aitormena, Kortaturen Sarri Sarri, Ken Zazpiren Ilargia edo Gatiburen Euritan Dantzan, besteak beste. Kontzertu goxoa izan zen, ederra, euskararen eta euskara batuaren garrantzia eta betebeharra goraipatu zituena.