Joan zen domekan jokatu zituzten partiduak plazako pilotalekuan. Emakumezkoetan Ainhoa Zumalde eta Irati Usandizaga nagusitu ziren Jaione Urangaren eta Arantzazu Sagarzazuren aurka.
Gizonezkoetan Aitor Anduaga eta Eneko Arabaolaza izan ziren txapeldunak; txapeldunorde geratu ziren Iñigo Murgiondo eta Gari Ibarzabal.
Antolatzaileak gustura
Txosna batzordeak antolatutako txapelketa izan da irailean zehar jokatu dutena. Antolatzaileak "pozik" geratu dira txapelketak eman duenarekin. "Eguna borobila izan zen, eskerrak eman gura dizkiegu guztiei. Indartsu bueltatuko gara hurrengo urtean...". Egunean bertan Euskal Preso eta iheslariak pilotalekuetara lemapean bazkaria egin zuten.