Hamasei urtetik gorakoendako da Oñatiko Mikel Deuna Tenis Txapelketa. Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatuko da urriaren 12tik aurrera. Izena emateko azken eguna da urriak 9 eta bideak hauek: Zubikoa kiroldegiko harreran, 943 71 63 75 telefono zenbakira deituta edo zubikoa@onati.eus helbidera idatzita.
Prezioak hauek dira: Debagoieneko Kirol zerbitzuetako bazkideentzat, 12 euro. Gainontzekoentzat, 15 euro.