Pedaleando du izena Juan Carlos Irizarren lan berriak eta inspirazio berezia sortu izan dioten txirrindulariei zuzendurikoa da. 24 abesti jasotzen ditu lanak, 24 txirrindulariri eskainiak.
Aurkezpena zapatuan, urriak 6, egingo du Donostiako aquarium-eko auditorioan eta ondoan izango ditu Abraham Olano, Marino Lejarreta, Federico Martin Bahamontes eta Haimar Zubeldia txirrindulariak, besteak beste.