Nor baino nor sukaldari hobe berakatz-zopa lehiaketan

Aitor Agiriano 2018ko irailaren 30a

Bigarrenez egin dute aurten berakatz-zopa lehiaketa Oñatiko jaietan. Bederatzi bikotek parte hartu dute aurten, eta ordubete izan dute aurrez pentsatua ekarri duten errezeta gauzatu ahal izatek. Amaitzean, herriko erretiratuen elkarteko kideek izan dute erabakia hartzeko ardura.

Udalaren eskutik 20 euro jaso ditu bikote bakoitzak zopa onena prestatzeko beharrezko osagaiak erosteko. Bi sari izan dira lehian. Berakatz-zopa onena egin duen bikoteak, 200 euro eta amantala eskuratu ditu. Bigarren onena egin dutenak, aldiz, 100 euroko saria eskuratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak