Udalbatza osatzen duten EH Bilduk eta EAJk atxikimendua erakutsi zioten Orain presoak ekimenaren adierazpenarekin, eta gaurkoan ehunka lagun batu dira Oñatin, "herriko presoak ez ahazteko" helburuarekin.
Foruen Plazara bideratzen diren lau kaleetatik lau zutabe osatu dituzte hainbat herritarrek, trikiti, pandero txistu, pandero edota danborren hotsek lagunduta. Ondoren, plazaren erdian batu dira, presoen senideek gidatu duten martxa. Sarek antolatu du ekitaldia, eta adierazpena irakurri ostean, bertsoendako eta musikarendako tartea ere izan da.