Resurrecion Maria de Azkue euskal hizkuntzalariak Oñatirekin zuen lotura gogora ekarri du Olaitturri kultura elkarteak parrokian egindako ikuskizunean. Aktoreez gain, musikariak eta abeslariak ere batu dira antzerki musikatuan, eta Azkuek Euskal Herriko herrialde bakoitzean batu zituen kanta ezberdinak abestu dituzte zuzenean.
Parrokian ehun lagun baino gehiago batu dira antzerki jarraitzeko, eta aktoreei eta abeslari eta musikarie txalo zaparrada eskaini diete bukaeran.
Aktoreek egindakoarekin "oso gustura" gelditu direla azaldu diote Goienari antzerkia bukatu ostean, "izan ere, aurreko egunetan egindako entseguak baino hobeto" irten baita gaurko ikuskizuna.