Indie eta rockabilly doinuak entzuteko aukera bihar, atzeko kalen

Maialen Regueiro 2018ko ira. 28a, 12:37

Mariana Perezek (bateria), Maika Makovskik (baxua) eta Olaia bloomek (gitarra) osatzen dute 2017an sortutako The Mani-las taldea. Indie eta rockabilly doinuez gozatzeko aukera egongo da bihar, San Migel eguna, atzeko kalean,19:30ean.

Atzeko kaleko agertokia emakumeena bilakatzen ari da azken urteetako jaietan. Aurten, ez da gutxiago izango eta bihar, The Mani-las hirukoteak kontzertua eskainiko du, 19:30an.

Manilara bidaia

Hirukotea Mariana Perezek, Maika Makovskik eta Olaia Bloomek osatzen dute, baina bi azkenak dira taldea sortzearen errudunak. Izan ere, iaz, Manilara egindako bidaia batean, kontzertu bat eskaini zuten eta handik bueltatu zirenean erabaki zuten He's got the power abestia estudio batean grabatzea. Azken hau egiteko, Perezen presentzia ezinbestekoa zela pentsatu zuten eta hark onartu egin zuen gonbidapena

Euskal Herrian hainbat hitzordu

Hirukoteak duela bi aste hasi zuen bira, Tenerifen eskaini zuten lehen zuzeneko kontzertuan. Irailetik azaro hasiera arte, behintzat, hainbat hitzordu lotuta dituzte eta horietako batzuk Euskal Herrian izango dira. Lehena Gasteizen eskaini zuten aurreko astean eta hurrengoa bihar San Migel jaien baitan eskainiko dutena izango da. Aurrerantzean, Donostian, Beasainen eta Bilbon arituko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak