Abentura-gunea Errementari plazan jarriko dute aurten ere

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ira. 27a, 19:33
Mutiko bat tirolinan aritzeko gertu, iazko jaietan.
Tirolina, rokodromoa eta oreka tailerra egongo dira, besteak beste, gaztetxoendako, irailaren 30ean.
Tirolinak eta abenturazko antzerako ziburuak gaztetxoen gustukoak direla ikusita antolatuko dute aurtengo jaietan ere abentura parkea.
 
Errementari plazan jarriko dituzte aurten ere tirolina, rokodromoa eta oreka tailerra, besteak beste. Asmoa plazan bertan jartzea da, plaza erdian, baina, eguraldiak hori zailtzen badu, arkupeetan egingo dituzte ekitaldi horiek guztiak, joan den urtean bezala. Abentura parkeko eskaintza
herriko gaztetxoei dago zuzenduta, batez ere. Begiraleak izango dira han eta euren laguntza izango dute ekintza batean edo bestean parte hartzeko. Arropa erosoarekin joatea da egokiena. Irailaren 30ean egongo da abentura parkea, 11:00etatik 14:30era.

Haur parkea

Ume txikiendako parkea ere egongo da aurtengo jaietan. Urriaren 7an jarriko dituzte eurendako puzgarriak, Etxaluzen, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian muntatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak