Oñati beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera, bihartik aurrera

Maialen Regueiro 2018ko ira. 27a, 11:59

Bihar hasi eta jaiak bukatu bitartean ikusgai egongo da Foruen plazan Ilunpetan Argazki Taldearen Oñati begi bistan argazki erakusketa. Gainera, jaien amaieran egingo den zozketan parte hartzeko helbide elektroniko bat (ilunpetan@gmail.com) jarri dute eskuragarri bertara mezua bidaltzeko.

Dagoeneko badira urte batzuk San Migel jaietan Ilunpetan Argazki Taldekoen Oñati begi bistan argazki erakusketa Foruen plazan ikusgai egoten dela. Bada, bihartik urriaren 8a bitartean Oñati beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera egongo da, herriko plazan egongo diren hamahiru obrari esker. Obra horiek Oñatiko Udal Artxiboan egongo dira aurrerantzean.

Bertso Eskolarekin elkarlana

Ilunpetan Argazki Taldearen eta Oñatiko Bertso Eskolaren arteko elkarlanaren emaitza da erakusketako argazki bakoitzak bertso bat edukitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak