Dibertitzeko osagai ugari txosnagunetik irten gabe

Xabi Gorostidi 2018ko ira. 27a, 09:50
Arkada Social boskotea txosnaguneko agertokira igoko da hilaren 29an. Argazkia: Instagram

Kontzertuak, presoekiko elkartasuna, pizza zaporea, mahai futbol txapelketa... denetik izango du txosna batzordearen eskaintzak, baita sorpresaren bat edo beste. Herriko musika taldeen bertsio jaiak emango dio amaiera, eta parte hartzeko dei egin dute.

Oñatiko San Migel jaiak ezin dira txosnarik gabe ulertu, eta aurten ere egitarau zabala eta mamitsua prestatu dute txosna batzordea osatzen duten lagunek. Gaur, irailaren 27an egingo dute txosnaren muntaia. "Azken bizpahiru urteetan jarri dugu muntaiarena egitarau barruan. Txosna batzordean hamar eta hamabost lagun artean gaude, eta era honetan beste bost edo hamar lagun gehiago batzen zaizkigu", azaldu du Iñaki Guridik, txosna batzordeko kideak.
 
Lehen asteburua, indartsu "28a egun handienetakoa izaten da, eta aurten egubakoitzean tokatu denez, are handiagoa izango da".
 
Karaokea urtero bezain jendetsua izatea espero dute, eta jaia 08:00ak arte iraungo du, gutxienez. "Iaz, ordu horretan Villavesako entzierro moduko bat egin genuen, baina oñatiar erara: Indurainen ordez, Markel Irizar izan genuen ibilbidean gidari, txosnetatik Bizipozera. Aurten ere prozesioa egingo dugu, baina sorpresa izango da".
 
Irailaren 29an, kontzertuek hartuko dute protagonismoa. "22:00etan, Perlata arrasatearrak arituko dira, eta euren ostean Brigade Loco taldekoak. Gatiburekin batera joko dute, aldi
berean, eta Arkada Socialen kontzertua Gatibukoa amaitzerakoan hasiko da. Gure asmoa da Gatibu amaitzean ahalik eta jende gehien erakartzea txosnagunera. Talde bizkaitarra ikustera jende asko joango da, baina, horietako batzuk txosnetara erakarriz gero, gu pozik".

Txosna batzordearen egitaraua

Irailak 27
17:00 Txosnagunearen muntaia.
 
Irailak 28
19:30 Elkarretaratzea Orain presoak lelopean.
20:00 Txantxikuaren jaitsiera.
20:05 Urolatarrak txaranga txosnagunetik abiatuta.
23:00 Danborrada.
20:00 Txantxikuaren jaitsiera.
02:30 Karaokea.
04:30 DJ +Turba2.
08:00 Prozesioa DJ Osakarekin
 
Irailak 29
19:00 Orain presoak ekimena Herriko Plazan
22:00 Kontzertuak: Perlata, Arkada Social eta Brigade Loco.
 
Irailak 30
14:30 Pilota txapelketako bazkaria azokan.
14:30 Pilota txapelketako finalak.
 
Urriak 5
19:30 Elkarretaratzea Orain presoak lelopean
20:00 Pizza-jana
22:00 Mahai futbol txapelketa
 
Urriak 6
14:30 Bazkaria gaztetxean
19:00 RkeR elektrotxaranga, gaztetxetik irtenda
00:00 Kontzertuak: Trikumailu, Koban eta DJ Big Mac
 
Urriak 7
17:30 Errefuxiatuen aldeko ekitaldia
19:30 Auzoetako jai batzordeekin afari-merienda
 
Urriak 8
14:30 Euskaraldiaren herri bazkaria
17:00 Jolasak
19:00 Di-bertsioak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak