Jaiek eragina izango dute kirol hitzorduetan

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ira. 26a, 10:27

Futboleko, saskibaloiko eta eskubaloiko baloiak

San Migel eta Errosario jaiek eragina izan dute futboleko, saskibaloiko eta eskubaloiko partiduetan adibidez. Batzuk atzeratu egin dituzte eta beste batzuk aurreratu.

Datozen bi asteburuetan jaiak izango dira Oñatin eta horrek eragina izan du herriko hainbat kirol taldeetako hitzorduetan, partiduetan.

Futbolean, esaterako, eguenean, irailak 27, jokatuko du Aloña Mendik Aretxalatetako Ibarra futbol zelaian UDAren kontra: 19:00etan da partidua.

Eskubaloian, Euskadiko txapelketan jokatzen ari den taldeak, Fagor Industrialek, atzeratu egin du aste honetako partidua; azaroaren 1ean jokatuko dute Zubikoan Zarautzen kontra. Datorren astekoa berriz, Herri Egunean dute, urriak 6, 18:30ean Muskizen. Gipuzkoa mailan jokatzen duen taldeak ez du denboraldia hasi oraindik. Neskak, urriko lehen egubakoitzean izango dute denboraldiko lehen partidua Elgoibarren.

Aloña Mendiko saskibaloiko lehen taldeak, berriz, egubakoitzetan jokatuko ditu hurrengo bi partiduak zapatuetan jokatu beharrean. Biak izango dira Zubikoan eta biak iluntzean. Aste honetakoa irailaren 28an izango da, 20:00etan, Alde Zaharra taldearen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak