Parte hartzen duen bikote bakoitzari 20 euroko balioa duten udal bonuak emango zaizkio osagaiak erosteko. Era berean, udala arduratuko da lan-mahaiak jartzeaz. Parte hartzaileek sua eta ontziteria eraman beharko dute. Janaria prestatzeko orduan parte hartzaileek nahi duten ontziteria erabili ahalko dute, baina epaimahaiari aurkezterako orduan lurrezkoa erabili beharko dute.
Baldintzak
Prestaketa lanak plazan egingo dira. Gutxienez 6 pertsonentzako kantitatea egin beharko da. Lehiakideak, beranduenera, 13:00etarako prestatu beharko dute berakatz zopa. Epaimahaia prestaketa-lanak ikustera pasatuko da eta irabazlearen izena emango du, prestatutakoa probatu ondoren. Sariak bi izango dira: lehenengoarendako 200 euro eta bigarrenarendako 100 euro.
Izen-ematea
Plazak mugatuak dira eta parte hartu gura dutenek azkar ibili beharko dira, martitzenean bukatzen da-eta izena emateko epea. Talde bakoitza bi pertsonaz osatuta egon beharko da. Kultura etxean eman behar da izena berakatz zopa lehiaketan parte hartzeko. Telefonoz egiteko 943 78 03 53 zenbakira deitu behar da eta mailez egiteko kultura.idazkaritza@onati.eus helbidera idatzi.