Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta, askotariko sagardo mota dastatzeko aukera izan zuten afaltzeko elkartu ziren 58 lagunek. "Batzuk garratzagoak, beste batzuk dultzeagoak... aukeratu duten sagardo irabazlea hiru zenbakia zeraman botila izan da. Hamar sagardo mota izan dira lehian. Ez dakigu zein sagardotegikoa den, ordea irabazlea", kontatu du Aitor Sologaiztoa Larrain Gain elkarteko lehendakariak.
Pozik hartu dutela elkartean sagardo lehiaketa ospatu izana azpimarratu du Sologaiztoak: "Datorren urtean ere gu gatik berriro gure elkartean egiteko prest gaude. Oso gustura egon ginen eta balorazio ona egiten dugu. Aukera iritsi zitzaigunean, berehala esan genuen baietz".