"Oso harrera ona izan du erakusketak. Bereziki gaztetxoen artean. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleak izan dira erakusketa ikusten. Mezua heldu zaie. Hedabideetan ez da dena agertzen gainera. Pertsonak dira, gu bezala eta behar dutena da etorkizun bat izatea".
Ikasleek galdera ugari egiten dutela diote: "Egoera zaila da, baina gaztetxoek mentalitate irekia dute eta ondo ulertu dute. Gure etorkizuna dira ikasleak eta baliteke eurek kudeatu beharra etorkizunean horrelako egoeraren bat. Gaiarekiko sentsibilizazioa edukitzea izan da gure helburura".