Bailarako hainbat ziklista izango dira bertan, eta oñatiarren artean Xabier Murgiondo (Ampo), Ander Gartzia (Debabarrena) eta Ekaitz Txintxurreta (Debabarena) lehiatuko dira. Iaz, Caja Rural taldeko Alvaro Cuadros izan zen onena; andaluziarrak erasoa jo zuen azkeneko igoeran, eta bakarrik helmugaratu zen Unibertsitateko hiribidean. Bigarren Ampo taldeko Jokin Aranburu zarauztarra izan zen.