Bi ikastaro antolatu dituzte: jarraipen taldea, martitzenetan 17:00etatik 18:00etara; eta hobekuntza taldea, martitzenetan, 18:00etatik 19:00etara.
Izena emateko modua
Urriaren 5era arte eman daiteke izena, eskola@tatarraz.eus helbidera mezua idatzita.
Hastapeneko taldea ateratzeko lanean dabiltzala azaldu dute eta zerbait zehazten dutenean jakinaraziko dutela.
Helduendako eskolak, formatuz aldatuta
Horrez gain, helduendako patin eskolak formatuz aldatu eta eskaintza berezi bat antolatzen ari direla gehitu dute.