Emakumezkoen pilota txapelketa jokatuko dute lehenengoz, Zubikoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko irailaren 21a

Herriko pilota txapelketan, emakumeak, 2016an.

Emakumezkoen I. Aloña Mendi pilota txapelketa jokatuko dute Zubikoan hiru bikotek. Domekan izango da txapelketan, 11:30ean hasita. Ligaxka eran jokatuko dute.

Emakumezkoen I. Aloña Mendi pilota saria jokatuko dute domekan, Zubikoan, 11:30ean. Ligaxka eran jokatuko dute txapelketa, infantil mailakoek.

Oñatiarren presentzia

Bi pilotari oñatiar izango dira kantxan: Uxue Oses eta Maddalen Etxegarai.

Hiru bikote

Txapelketa jokatuko duten bikoteak izango dira: Maddi Berrocal bergararra eta Uxue Oses oñatiarra; Maddalen Etxegarai oñatiarra eta Ane Mendiburu –Huarte–; Laia Salsamendi –Huarte– eta Leire Oskoz –Iruñea–.

Denek denen aurka jokatuko dute; hau da, bikote bakoitzak bi partidu jokatuko ditu. Sailkapenean lehenengo geratzen denak irabaziko du txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak