Santa Marinako plazatik irten eta ohiko ibilbidea egin ondoren Foruen plazan bukatuko dute. 230 ume inguruk hartuko dute parte hamar modutara jantzita eta beste asko mozorrotuta joango dira danborradaren amaieran. Indioen eta bakeroen mozorroak izan dira aurtengo danborradarako aukeratu dituztenak eta antolatzaileek dei berezi bat egin dute ume zein gurasoak mozorrotuta parte hartzeko.
Zapatu goizean San Martin egoitzara joango dira hainbat ume danborrak astintzera eta arratsaldeko danborrada orokorrerako 17:00etarako egon beharko dira parte-hartzaileak Santa Marinan.
Euria eginez gero, domekan, irailak 23, egingo da haurren danborrada.