Finalerdietan lehiatuko dira herriko pilotari onenak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko ira. 19a, 12:42

Herriko pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte egubakoitzean plazako frontoian. 17:00etan hasiko dituzte lehiak; emakumezkoen eta gizonezkoen finalerdiak izango dira. Antolatzaileek taberna jarriko dute arratsaldea girotzeko.

17:00etan hasiko dituzte partiduak. Emakumezkoen mailan Quintas eta A. Tati Urangaren eta Aranen aurka lehiatuko dira; beste finalerdian I. Usandizaga eta Zumalde bikotea  June eta Ohiane bikotearen aurka lehiatuko dira.

Gizonezkoetan Murgiondo eta Ibarzabal Larrea eta Irizarren aurka lehiatuko dira lehenengo finalerdian; eta, Anduaga eta Arabaolaza bikotea, Larrea eta Urzelai bikotearen aurka lehiatuko dira.

Finalerako bazkarirako txartelak

Finalerdiak girotzeko taberna jartzea erabaki dute antolatzaileek; eta, horrez gain, final egunean (irailaren 30ean) egingo den bazkarirako txartelak erosteko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak