San Migel pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar, eguena

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko irailaren 19a

36. San Migel pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte eguenean: 18:30ean izango dira lehiak Zubikoa kiroldegian. Kadete mailako, gazte mailako eta promesa mailako partiduak izango dira.

Partiduak bihar, eguena, izango dira 18:30ean.

Kadete mailan, Tolosako Altuna eta Antzuolako Jauregi Tolosako Amianoren eta Esteribarko Azpirozen aurka lehiatuko dira; gazte mailan, Azpeitiko Alberdi eta Amurrioko Gonzalez Bergarako Etxanizen eta Oñatiko Perezen aurka lehiatuko dira; eta, promesa mailan, Arrasateko Murua eta Ultzamako Gaskue Galdakaoko Karregal eta Artola bikotearen aurka lehiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak