Pintura lehiaketa egingo dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ira. 19a, 09:44
Pintore bat unibertsitate aurrean koadroa margotzen

Jaien barruan, ageriko pintura lehiaketa egingo dute domeka goizean. Edonork hartu dezake parte. Lanak Oñatin bertan egin beharko dituzte eta gero erakusketan jarriko dituzte ikusgai.

Aurten ere ageriko pintura lehiaketa antolatu du Oñartek, Oñatiko Arte Taldeak, herriko jaien barruan. Domekan izango da, irailaren 23an, eta gura duen edonork har dezake parte. Teknika librea da baina margoak Oñatin bertan egin beharko dira domeka goizean.

Sari banaketa kultura etxean izango da 14:30ean.

Erakusketa

Pintura lehiaketan aurkeztutako lanak eta margo ikastaroetako ikasleen lanak ikusgai egongo dira gero kultura etxeko erakusketa gelan. Urriaren 23tik 21era egongo da zabalik erakusketa (urriaren 12an itxita), 18:00etatik 20:00etara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak