Txantxiku Arkulariak taldeak deituta jokatu da Zozopase inguruak basoko 3D txapelketa. Euskal Herriko arkulariez gain, Kantabriako eta Burgoseko parte-hartzaileak egon dira. Oñatiko taldeak hamar ordezkari izan ditu lehian.
Arendui (Arantzazu) baserritik gertu zuten prestatuta txapelketako ibilbidea. Lau arku mota erabiliz egin dute, eta emakumezko gutxi egon direnez, sailkapen bateratuak egin dituzte. Arku konposatuan Ordizia taldeko Simon Marcos izan da onena; arku instintiboan, Elgoibarko Javier Varona; Longbow delako arkuarekin, Burgosko Pedro Antonio Martin; eta arku biluziarekin, Portugaleteko Juanjo Rueda. Modalitate horretan, hirugarren lekuan sailkatu da Txantxiku Arkulariak taldeko Imanol Galdos.